SEI PROPOSAMEN EUSKARA GEHIAGO ERABILTZEN LAGUNTZEKO

  • 10 tx- Gurasoen artean eredu izaten ahalegindu: euskaraz dakiten gurasoekin euskaraz egiten dugu? Horrela bada, eredu gara. Horrela ez bada, proposamen bat: hitz egin guraso horiekin, eta hizkuntza-ohitura aldatzea proposatu baina urrats txikiak emanaz. Adibidez: parkean elkartzen garen bakoitzean euskaraz egiten hasi...

  • - Ume zaintzaile euskalduna: seme-alabentzat ume zaintzaile bat hartu behar badugu, saiatu euskalduna bilatzen. Zaintzailearekin denbora asko egongo dira eta harreman afektiboa ere izango dute. Beraz, zaintzailea euskalduna bada, gurekin ez daudenean ere gure seme-alabak euskaraz arituko dira.
    Horretarako laguntza behar baduzue, jo zuen udaleko euskara zerbitzura. Horrez gain, Bizkaiko hainbat udalerrik sustatzen duten Beharsarea izeneko webgunea ere erabil dezakezue, bertan, besteak beste, zaintzaile euskaldunak aurkitzeko aukera izango duzue. Informazio gehiago izateko sakatu hemen

  • - Jolastu umeekin: haurrak lagunartean jolasten ari direnean tartean sartu eta beraiekin jolasten baduzue euskaraz aritzeko ohiturak finkatzen lagun diezaiekezue. Euskarazko abestiak eta jolasak erabil ditzakegu, eta, gainera, elkarrizketetan parte hartzen dugunez, euskaraz aritzen laguntzen diegu.
    Kantu eta jolas ikastaroei buruzko informazioa nahi baduzue, jo zuen udaleko euskara zerbitzura. Informazio gehiago izateko sakatu hemen

  • - Ez egin errieta: gaztelaniaz hitz egitea ez da txarra, beraien hizkuntza ere bada. Umeek ikus dezatela beraiek ere euskaraz egitea nahi duzuela eta horrela egiten dutenean zabaldu mezu positiboak: animoak, zorionak...

  • - Helburu txikiak adostu: lor daitezkeen helburuak ezarri eta zuen laguntza eskaini. Adibidez: jolas hau egingo dugu, baina egiten dugun bitartean denok euskaraz egin behar dugu. Ados? Gu bertan egonez gero, elkarrizketak euskaraz bidera ditzakegu eta helburua lortzeaz gain, mezu positiboak ere eman ditzakegu: oso pozik nago, bihar beste jolas bat! ; Banekien nik lortuko zenutela! ...

  • - Eskola orduz kanpoko jarduerak: garrantzitsua da eskola orduz kanpoko jarduerak euskaraz aukeratzea. Euskaraz aritzeko guneak eskaintzen dizkiegu, gune babestuak: pertsona batek dinamizatzen ditu jarduera horiek eta euskararen erabilera ere dinamiza dezake.