MOMENTURIK ONENETAN ERE EUSKARAZ

  • Familia artean euskarazHizkuntzekin dugun harremanak baldintzatu egiten du hizkuntza bakoitzarekin nola jokatzen dugun: norekin erabili, nola, noiz...

    Gure seme-alabek euskara askorekin eta egoera askotan erabiltzea nahi badugu, euskararekin harreman handia eta positiboa behar dute. Eta ez soilik txikiak direnean, ondoren ere bai.
     
    Hizkuntzekin nolako harremana duten ikusteko ariketa erraz bat proposatzen dizuegu: zeintzuk izan dira nire seme-alabak azken hilabeteetan izan dituen esperientzia positiboenak? (Bidaiak, opariak, familian gertatukoak, eskolakoak, eskola orduz kanpoko jardueretakoak...). Zein hizkuntzatan izan dira bizipen horiek?
     
    Gaztelaniarekin harreman handia izango dute. Kalean gehien entzuten duten hizkuntza da, telebistan gehien entzuten dutena, erreferente asko ditu (musika, kirola, eta abar). Hizkuntza horrekin harreman handia ziurtatua dute.
     
    Baina euskararekin? Gure seme-alabek euskararekin nolako harremana izatea nahiko genukeen jaio aurretik ere erabakita eduki behar genuke, eta jaiotzen direnetik euskararekin izatea nahiko genukeen harreman hori zaindu eta landu.
     
    Euskararekin harremana zaintzeko bidea zein den erraz ikusi daiteke: momenturik onenetan ere euskaraz.

  • Horri begirako ideia eta aholku batzuk proposatzen dizkizuegu:

    Bizipen positiboak eskaintzeko aholkuak