ZER IKUSI HURA IKASI

ZER IKUSI HURA IKASI2Axola al zaizkigu seme-alaben hizkuntza-ohiturak? Axola al zaigu lagunartean zein hizkuntza erabiltzen duten edota erabiliko duten? Gaur egun eta baita etorkizunean ere hainbat harreman euskaraz izatea nahi al dugu?

Imitazioa da ikasteko modurik eraginkorrenetakoa. Gurasook ezin dugu erabaki zeintzuk izango diren gure seme-alaben hizkuntza ohiturak, baina oso argi eduki behar dugu gure jokabideek benetan eragin  handia izango dutela.
      
Jaiotzen direnetik umeak hizkuntza ohiturak hartzen hasten dira: noiz erabiltzen dute nire gurasoek euskara? Norekin? Nolako euskara? Ikusten dutena egiten dute eta entzuten dutena esaten dute. Adibidez: zein hizkuntza erabiltzen dugu euskara dakiten beste gurasoekin? Eta euskaldunak diren gure lagunekin? ...

Euskararen erabilera bermatzeko, garrantzitsua da eskolan euskarazko ereduak aukeratzea. Modu horretan, eskolak ere euskararen ezagutza eta erabilera eskainiko dizkie eta harreman sare euskaldunak garatzeko abiapuntua egokia izango da (inguruko haurrek ere euskara jakingo baitute). Baina, hizkuntza-ohiturei begira, gurasoen eragina eskolarena baino handiagoa da: euskarazko harreman sareak dituzten edota bilatzen dituzten, eta harreman horietan euskararen erabilera eta euskararen kalitatea zaintzen dituzten gurasoen seme- alabek, aukera handiagoa dute etorkizunean lagunartean eta beste hainbat harremanetan euskaraz aritzeko ohiturak finkatzeko.  

Seme-alaben hizkuntza-ohiturak axola bazaizkigu, eredu izaten ahalegindu behar genuke eta gure hizkuntza-portaerak zaindu behar genituzke. Baina ez pentsa hori gauza zaila edo konplikatua denik, erraz eta modu atseginean ere egin daiteke.

Hizkuntza ohituretan eragiten zenbait proposamen luzatzen dizkizuegu:

Sei proposamen euskara gehiago erabiltzen laguntzeko