HIZKUNTZAK ONDO IKASTERA BEGIRA... GERTUKOA ZAINTZETIK HASI

INGG0038Zure euskara maila hobetzeko zenbait urrats:
  • - Euskaraz aritzeko gai bazara baina gehiegi erabiltzen ez baduzu edo behar bezala transmititzeko zailtasunak izan ditzakezula iruditzen bazaizu, ahozko jarduna hobetzen ahalegindu zaitezke. Horretarako, euskaraz aritzen diren taldeetara hurbiltzea oso egokia da: mintzapraktika taldeetara.
    - Hasieran, ahozkoa da umearekiko harremana. Gero, apurka-apurka, idatzizkoa ere izango da (eskolako lanak...). Oso lagungarria izango da umearentzat nahiz zuretzat zeu euskaraz alfabetaturik egotea, horretarako herrian edo inguruan dituzun euskaltegietara joan zaitezke.
    - Bizkaiera erabiltzea eta euskalkiarekin jolastea tresna eraginkorra da euskara aberatsa izatera begira. Ez baduzue euskalkia ezagutzen, bizkaierazko esamoldeak ikasi eta horiek erabiltzen has zaitezkete, edo, hainbat euskaltegik bizkaiera lantzeko ikastaroak ere ematen dituzte.

    Zure udaleko euskara zerbitzura jo dezakezu euskara ikasteko aukerei  buruzko informazioa eskatzera. Zure herrian dauden laguntzen berri izateko sakatu hemen
Horretaz gain, oinarrizkoa da jaiotzen direnetik etxeko hizkuntza zaintzea eta euskara aberatsa eskaintzen ahalegintzea. Euskararekin jolastea da horretarako bidea:
  • - Abestiekin: abestiak ikasi, tonu eta erregistro ezberdinetan abestu, abestiei letrak aldatu...
    - Hitz jakin batzuk erabili gabe definizioak egitera jolastu.
    - Mihiluzera jolastu.
    - Hitzak asmatu eta horiekin jolastu: nola esaten da...?
    - Euskaraz lehen gauzak nola esaten eta idazten ziren begiratu eta kuriositatea sortu.
    - ...
Beste oinarri bat euskaraz bizipen eta harremanak izan ditzaten laguntzea izango da:
  • - Izan ditzatela euskarazko erreferente asko eta egokiak: musika, kultura, liburuak, aldizkariak...
    - Euskarazko jostailuak eta jolasak ere eskaini.
    - Euskarazko kultur ekitaldietara eraman: antzerkiak, kontzertuak, jaialdiak...
    - Eskola orduz kanpoko  jarduerak euskaraz eskaini. Horrek ere lagunduko  die euskarazko harreman sareak izan ditzaten.
    - Bizi zareten eremuan gaztelania bada hizkuntza erabiliena, tarteka, eta ahal duzuenean, euskararen erabilera handia den inguruneetara joan.
    - ...