BIZIPEN POSITIBOAK ESKAINTZEKO AHOLKUAK

  • 9 tx- Euskara ere oparitu: opariak egin nahi dizkiegunean, euskarari ere lekua egin. Jostailuak, liburuak, musika... Horri begira, euskarazko produktuen katalogoan hainbat erreferentzia aurkituko dituzue: www.katalogoa.eus

  • - Telebista euskaraz ere ikus dezatela: ETB3n marrazki bizidun asko eskaintzen dituzte eta hainbat beraien gustukoak izango dira. Bestalde, web gune honetan hainbat marrazki bizidun aurkituko dituzue: marrazkiak.euskal-encodings.com. Beraz, gaztelaniazko eskaintza euskarazkoa baino handiagoa izan arren, telebista euskaraz ere ikus dezaten zaindu beharko genuke.

  • - Euskarazko ekitaldiak: zuen udalerrian eta inguruan euskarazko ekitaldiak askotan izango dira ziurrenik (antzerkiak, txotxongiloak, pailazoak, musika...). Merezi du ekitaldi horietara joatea: ondo pasatuko duzue eta euskarazko bizipenak eskaintzen arituko zarete.

  • - Eskola orduz kanpoko jarduerak: jarduera bat aukeratu behar duzuenean saiatu euskarazkoa aukeratzen. Eskola orduz kanpoko jardueretan bizipenak asko izaten dira eta hizkuntzazko harreman asko sortzen dira edo eta finkatzen dira egoera horietan.