NIK BADAKIT EUSKARAZ BAINA NIRE BIKOTEKIDEAK EZ. NOLA EGIN BEHAR GENUKE SEME-ALABEKIN?

Gaur egun oso ohiko egoera da eta horrelakoetan gurasoetako bakoitzak seme-alabei bere hizkuntzan egitea da egokiena.

Etxe berean hizkuntza bat baino gehiago elkarrekin bizi daitezke, eta hori gertatzen da hainbat etxetan. Haurrek pertsonak eta egoerak hizkuntzekin identifikatuko dituzte eta hizkuntza batetik bestera pasako dira modu naturalean.
 
Beraz, ez izan zalantzarik, eta euskaraz baldin badakizu erabili lasai eta gustura euskara seme-alabekin. Etxea da hizkuntzak transmititzeko modu  naturalena, errazena eta eraginkorrena. Oso garrantzitsua da euskaraz dakien bikotekideak seme-alabei jaiotzen direnetik euskaraz egitea.