GERO ETA GAZTELANIA GEHIAGO ERABILTZEN DUTE LAGUNARTEAN

Hainbat kasu eta egoeretan gertatzen da seme-alabek lagunartean gaztelaniara jotzea. Zergatik gaztelaniarako joera hori? Hainbat arrazoi egon daitezke tartean:
6- Haurrek hizkuntzak motibazio naturalen eta praktikoen arabera aukeratzen dituzte. Jolastera bildu diren lagunek zein hizkuntza erabiltzen dute modu naturalean? Baliabide gehien zein hizkuntzatan daukate? Lagunen artean batzuek gaztelaniaz errazago egiten badute eta besteek gaztelaniaz ere erraz egiten badute, nahiko normala da gaztelaniarako joera hori hartzea.

- Etxean eta eskolan nagusiki euskara jaso arren, kalean eta komunikabideetan gaztelania asko jasotzen dute haurrek. Adibidez, kirol arloko eta kultura arloko erreferente asko gaztelaniarekin lotzen dituzte, eta, gainera, lagunartean erabiltzen dituzten esamoldeak ere gaztelaniazkoak izaten dira hainbatetan. Bide horiek, 4-5 urterekin agian eragin gehiegi izan ez arren 8-9 urtekoentzat eragin handia dute.

Zer egin horri aurre egiteko? Hasteko, argi eduki ez dela haurren errua euskara ez erabiltzea. Guk egoera horietan haurrek euskaraz egitea nahi dugu. Beraz, lagundu egin behar diegu euskara erabil dezaten.

Laguntzeko hainbat bide egon daitezke, hiru proposatzen dizkizuegu:

  • - Etxetik euskara aberatsa eskaintzea, eta horretarako euskararekin jolastea.
    - Euskara gehiago erabiltzen laguntzea.
    - Euskarazko bizipen positiboak eta erreferenteak eskaintzea.

Tresna baliagarriak:

    Hizkuntzarekin jolasteko proposamenak
    Sei proposamen euskara gehiago erabiltzen laguntzeko
    Bizipen positiboak eskaintzeko aholkuak