NOIZ HASI HIRUGARREN EDOTA BESTE HIZKUNTZA BATZUK IKASTEN?

INGG0752Garrantzitsuena ez da hirugarren edota beste hizkuntza batzuk noiz hasten diren ikasten,  nola lantzen diren baizik.

Haurrek hizkuntzak erabileraren bidez ikusten dituzte: ondo erabiltzen bada, hizkuntza bat baino gehiago ikas ditzakete arazorik gabe.

Hirugarren hizkuntza edota beste hizkuntza batzuk txikiak direnean has daitezke ikasten. Baina hizkuntza horien erabilera ez bada handia, ez dute beste hizkuntzetan duten maila lortuko. Hori bai, oinarria ona izango da eta etorkizunean erraztasuna izango dute hizkuntza horiek hobetzeko erabilera indartzen dutenean.

Beraz, haurrek hainbat hizkuntza aldi berean ikasteko gaitasuna dute, baina hizkuntza horiek erabili egin behar dira, eta euskara eta gaztelania erabiliko dituzte, baina ziurrenik ez horrenbeste hirugarren edota laugarren edo bosgarren hizkuntza.