Zelan esaten da: jolastuko duzu nigaz? edo Jolastuko zara nigaz? Eskerrik asko
Kaixo Xabier:
Jende askok jolastu du esaten duen arren, Euskaltzaindiak aspaldi arautu zuen jolastu aditza da sailekoa dela. Beraz, jolastuko zara nigaz? da egitura zuzena, batik bat, dibertimendurako ekintzak aipatzen ditugunean.
Mila esker parte-hartzeagatik
Ondo izan