“Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria”
Koldo Mitxelena
Mirari honen egileak hiztunok gara. Norberaren etxean hasten da, seme-alabei euskararen giltza ematean.
Testuinguru ezberdinetatik abiatutako familia batzuen testigantzak bildu ditugu; horietan, familia bakoitzaren euskalduntze prozesua azaltzen da.
Edurne, Nakor, Harriet eta Danel
Euskaraz bizi gara.
Nakorren aitak euskararen aldeko apustua egin zuen, horri esker, orain bera euskalduna da. Modu berean, Edurne, euskara ikasten hasi zen semea jaiotzean. Inguru erdaldunean bizi arren, euskaraz bizitzea lortu dute.
–“Egindako ahalegina merezi du”, esaten digute.
Leire, Asier, Ibai eta Oihan
Lehenengo hitza euskaraz.
Mendexan bizi dira eta euskaldunak dira. Euskara modu naturalean jaso eta ematen dute. Hizkuntzak altxorrak dira eta gurea zaindu egin behar dugu. Horregatik asko eskertzen dute euskaraz ez dakitenek ikasteko ahalegina egitea.
Jamal, Haroun eta Janat
Hizkuntzek harremanak sendotzeko balio dute.
Marokotik etorri eta orain Bilbon bizi dira. Hizkuntza asko dakizkite eta horrek ateak zabaltzen dizkie. Euskal kultura eta hizkuntza oso gustuko dutenez euskara ikasten hasi dira.
Marian, Olatz, Larraitz eta Igotz
Katea hautsi egin zen.
Marianen ama Bilbora etorri zen gerra garaian. Gaztelania beharrezkoa zen debeku garai horretan, euskararen katea hautsi egin zen. Euskara berreskuratzeko erronka hartu zuten eta orain denak dira euskaldunak.
– “Amama harro-harro egongo litzateke” esaten digute.