Zer da Emangiltza?
Familiek seme-alaben hizkuntza ohituretan zuzeneko eragina dute.
Webgune honetan euskara transmititzeko eta familien kezka, zalantza edota beldurrak uxatzeko gomendioak, aholkuak, tresnak eta baliabideak eskaintzen ditugu.
Eman euskara zuen seme-alabei.
Emangiltza!
Emangiltza
Ez dadila euskararen katea apurtu.
Hizkuntza bat bizirik dago erabiltzen den neurrian.
Transmisioa gurasoengandik seme-alabengana izaten ohi da, baina baita seme-alabengandik gurasoengana ere.
Jaio aurretik hasten da, keinu txikiekin hasten da… eta erabat betegarriak dira, beraz, ez galdu aukera eta EMAN EUSKARAREN GILTZA gehien maite dituzun horiei.
Gure YouTubeko Emangiltza kanalean bideo gehiago aurki ditzakezue.
Eman euskararen giltza etxeko txikiei
PROFESIONALEN AHOLKUAK
Eukene Larrea
Euskara erabiltzen hasteko aholkuak
Eukenek psikologia ikasi zuen. Irakaslea eta kultur eragilea da.
–Erabili euskara lotsa barik!
Katalin Larrea
Euskara eta hezkuntza
Katalin Abusu ikastolako zuzendaria da.
– Gurasoak hizkuntzaren eta hezkuntzaren parte garrantzitsua gara.
Edurne Arrizabalaga
Euskalkien erabilera.
Edurne Markina-Xemeingo ikastetxeko irakaslea da. Ondarruko euskalkia erabiltzen du.
– Euskalkiak aberasgarriak dira.
Patxo Larrinoa
Euskararen transmisiorako aholkuak.
Patxo irakaslea da.
Txiki-txikitatik euskara transmititzearen garrantzia azpimarratzen du.
– Elkarlanean eta bakoitzaren errealitatetik abiatuta asko egin dezakegu.
Eneko Espeja
Euskara eta etorkizuna.
Eneko Gabriel Arestiko zuzendaria da.
Euskarak ikasketetan duen balio erantsiari buruz hitz egiten digu.
– Euskarak etorkizuneko ateak irekitzen dizkigu.
KU-KU
Seme-alabak eleaniztasunean hezteko aplikazioa
Aplikazioak bi atal ditu:
-
Haurrentzako atala. Jolas interaktiboa: soinuak, letrak, zenbakiak, koloreak…
-
Familientzako atala: informazio pedagogikoa, aholkuak, hiztegia, esamoldeak, ariketak, ohiko akatsen konponbideak, abestiak, jolasak…
Zozketan parte hartu
eta sari zoragarriak eskuratu!
Familiei geroz eta laguntza hobea emateko asmoz, inkesta txiki bat prestatu dugu. Zuen erantzunak eta ekarpenak oso balio handikoak dira guretzat, eta zozketa honen bidez zuen laguntza saritu nahi dugu.
“Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria”.
Koldo Mitxelena
Mirari honen egileak hiztunok gara. Norberaren etxean hasten da, seme-alabei euskararen giltza ematean.
Testuinguru ezberdinetatik abiatutako familia batzuen testigantzak bildu ditugu; horietan, familia bakoitzaren euskalduntze prozesua azaltzen da.
Edurne, Nakor, Harriet eta Danel
Euskaraz bizi gara.
Nakorren aitak euskararen aldeko apustua egin zuen, horri esker, orain bera euskalduna da. Modu berean, Edurne, euskara ikasten hasi zen semea jaiotzean. Inguru erdaldunean bizi arren, euskaraz bizitzea lortu dute.
–“Egindako ahalegina merezi du”, esaten digute.
Leire, Asier, Ibai eta Oihan
Lehenengo hitza euskaraz.
Mendexan bizi dira eta euskaldunak dira. Euskara modu naturalean jaso eta ematen dute. Hizkuntzak altxorrak dira eta gurea zaindu egin behar dugu. Horregatik asko eskertzen dute euskaraz ez dakitenek ikasteko ahalegina egitea.
Jamal, Haroun eta Janat
Hizkuntzek harremanak sendotzeko balio dute.
Marokotik etorri eta orain Bilbon bizi dira. Hizkuntza asko dakizkite eta horrek ateak zabaltzen dizkie. Euskal kultura eta hizkuntza oso gustuko dutenez euskara ikasten hasi dira.
Marian, Olatz, Larraitz eta Igotz
Katea hautsi egin zen.
Marianen ama Bilbora etorri zen gerra garaian. Gaztelania beharrezkoa zen debeku garai horretan, euskararen katea hautsi egin zen. Euskara berreskuratzeko erronka hartu zuten eta orain denak dira euskaldunak.
– “Amama harro-harro egongo litzateke” esaten digute.