Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

 

Erantzulea:
Urolako Komunikazio Taldea, Koop. E. (F75221226)

Helburuak:
Tokiko hedabideen zerbitzu eta produktuak helaraztea eta kudeatzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; bere zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak edota komertzialak bidaltzea; webguneen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea

Legitimazioa:
Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimazio oinarri nagusiak)

Hartzaileak:
Ekimen batzuetan parte hartzeak eta irabazle edo saridun izateak, interesdunaren identifikazio-datuak eta irudia argitaratzea dakar.

Eskubideak:
Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko Urolako Komunikazio Taldera jo dezakezu, helbide honetan: Soreasu, 1, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: administrazioa@ukt.eus; telefonoa: 943 81 38 41

Pribatutasun Politika –

Datu Pertsonalen Babesa

 

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, interesdunei jakinarazi nahi zaie webgune, posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, F75221226 I.F.Z. duen Urolako Komunikazio Taldea, Koop. E. enpresaren (aurrerantzean “Urolako Komunikazio Taldea”, “Enpresa” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea.

2. Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emandako baimena (izen emate formularioak betetzean, adibidez), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (bazkidetza eskatzean edo gure webguneetan nabigatzean, adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira.

Urolako Komunikazio Taldeak interesdunen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

3. Datu pertsonalak biltzea

Urolako Komunikazio Taldeak ez dio interesdunari datu pertsonalak emateko eskatzen bere zerbitzuak aurre eramateko; alabaina, enpresak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta off line) ezinbestekoa izango da interesdunak datu pertsonalak ematea.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo interesdunen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Interesdunak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Urolako Komunikazio Taldeak interesdunak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Urolako Komunikazio Taldearen webguneetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen interesdunak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen interesdunak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Enpresak noizbait adin txikikoei zuzendutako zerbitzu bat eskaintzen badu guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.

Interesdunaren ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Urolako Komunikazio Taldeak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Interesduna bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Webguneen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webguneen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

4. Datuak tratatzeko helburuak

Urolako Komunikazio Taldeak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta off line) datuak bildu behar ditu. Bilketa hauen helburuak honako hauek dira:

Bazkideak

Bazkidea izateko eskaria egiten baduzu, jakinarazi nahi dizugu ematen dituzun datuak Urolako Komunikazio Taldeak tratatuko dituela. Tratamendu honen helburuak honako hauek dira: Urolako Komunikazio Taldearen bazkide gisa duzun harremana kudeatzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea; zurekin harremanetan jartzea baliabide desberdinak erabiliz (posta elektroniko edo arrunta, telefonoa, berehalako mezularitzako aplikazioak,…); enpresak baliagarritzat jotzen duen informazioa eta Urolako Komunikazio Taldearen jarduerari buruzko informazioa bidaltzea eta Urolako Komunikazio Taldeari legez dagozkion funtzio guztiak betetzea. Bazkidetza egiteak tratamendu hauek onartzea dakar.

Interesdunak / Eskatzaileak

Urolako Komunikazio Taldearekin kontaktuan jarri bazara, webguneko formularioak erabiliz edo beste baliabideren bitartez, Urolako Komunikazio Taldeak jakinarazten dizu zure datuak honako helburu hauekin tratatuko dituela: interesdun gisa egindako ekarpenak kudeatzeko, zurekin harremanetan jartzeko, zuk egindako eskaria kudeatzeko eta Urolako Komunikazio Taldeari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Era berean, zure intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira. Interesdunak izena ematean Urolako Komunikazio Taldeari bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio.

Ekimenetan parte hartzea

Urolako Komunikazio Taldeak antolatutako ekimenetan (zozketak, lehiaketak, txapelketa, e.a.) parte hartzen baduzu, jakinarazten dizugu ematen dituzun datuak Urolako Komunikazio Taldeak tratatuko dituela, interesdunarekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzua modu egokian emateko, zure interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko eta Urolako Komunikazio Taldeari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Sariduna gertatuz gero, zure identifikazio-datuak eta irudia argitaratuak izango dira. Era berean, zure kontakturako datuak Urolako Komunikazio Taldeak dituen kolaboratzaile zuzenei komunikatuak izen daitezke (saria modu egokian kudeatu ahal izateko). Interesdunak izena ematean Urolako Komunikazio Taldeari goian adierazitako baldintzetan bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio.

Curriculumak

Enpresak webgunetan daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, Urolako Komunikazio Taldeari berariazko baimena ematen diozu zure datuak enpresaren tratamendu sisteman gordetzeko. Zure datuak enpresak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Urolako Komunikazio Taldeak hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Urolako Komunikazio Taldeak dituen webguneetan sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak egon daitezke. Urolako Komunikazio Taldeak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webguneetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Urolako Komunikazio Taldearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den interesdunari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookieen politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Urolako Komunikazio Taldearen menpe.

6. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Soreasu, 1, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa), telefonoa: 943 81 38 41 edo, bestela, administrazioa@ukt.eushelbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

7. Segurtasun-neurriak

Urolako Komunikazio Taldeak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, interesdunei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Urolako Komunikazio Taldearen erantzukizunpekoak.

Interesdunak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943 81 38 41 telefono zenbakia edo administrazioa@ukt.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

8. Indarraldia

Urolako Komunikazio Taldeak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Urolako Komunikazio Taldeak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria toki berean argitaratuko du, eta interesduna berehala ohartuko da. Horregatik, Urolako Komunikazio Taldeak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

9. Jurisdikzioa

Urolako Komunikazio Taldea eta interesdunaren artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Urolako Komunikazio Taldea eta interesduna, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Azpeitiko Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Interesdunak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webguneetan azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Urolako Komunikazio Taldeak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.