JOLASTU EUSKARAREKIN ESKAINI EUSKARA ABERATSA

12 txSeme-alabei etxean euskara aberatsa eskaintzeak hainbat aukera eta erraztasun emango dizkie:

  • - Lagunartean euskara erabiltzera begira, hizkuntza aberatsa duten haurrek errazago joko dute euskaraz aritzera. Euskara aberatsa dutenek egoera informaletarako nahiko baliabide izango dituzte hizkuntza horretan (egoera informaletarako esamoldeak, sentimenduak adieraztekoak...) eta behar izanez gero berriak sortzeko ere gai izango dira.
  • - Etxean euskara aberatsa jasotzen duten haurrek, euskaraz baliabide asko edukitzeaz gain, errazago garatuko dituzte gaztelania, ingelesa edo ikasi behar edo nahi dituzten beste hizkuntzak. Hizkuntza batek besteari laguntzen dio: hizkuntza batean dituzten baliabideak lagungarriak izango zaizkie beste hizkuntzak ikasterako garaian.
  • - Gainera, eskolako hezkuntza prozesura begira ere euskara aberatsa izatea lagungarria izango da: testuak ulertzerakoan, azalpenak ematerakoan, arrazoiak eta ideiak lantzerakoan eta aurkezterakoan...

Baina nola lortu gure seme-alabek etxeko hizkuntza aberatsa izatea? Hizkuntzarekin jolastuz jaiotzen direnetik eta ikaste prozesuan zehar. Hori izango da oinarria.

Hona hemen hiru proposamen:

Hizkuntzak ikastera begira... gertukoa zaintzetik hasi
Ku-ku! haurrekin hitz egiten hasteko argitalpena
Hizkuntzarekin jolasteko proposamenak