Nola dago ondo esanda?

Iratxe

– Orain ere txarrakeriak egiten. – Orain be txarrakerietan – Orain ere txarrak egiten.


Labayruko hiztegian ‘txarkeria’ hitza onartuta dago bizkaierako aldaera bezala.
Beraz, esamolde egokiak honakoak lirateke:

  • Orain be txarkeriak egiten (biz) / Orain ere bihurrikeriak egiten (batua)
  • Orain be txarkerietan (biz) / Orain ere bihurrikerietan (batua)
  • Orain be txar egiten (biz) / Orain ere oker egiten (batua)