Egun on, Gure umea B ereduko ikastetxean dabil. Egia esateko ia D eredua da (irakurmena eta idazmena euskaraz egiten dute). Horrez gain, Zuiako (Murgia) Udaleko zinegotzia naiz. Guraso talde batek eta Udalak ikastetxea D eredukoa izatea nahi dugu. Horretarako, Udal arduradunak, Eskola Kontseiluko gurasok eta eskolako arduradunak batuko gara zer egin dezakegun ikusteko. Ikastetxea ere aldaketaren alde dago, arazoa guraso batzuk izango dira, uste dugu ez dela gehiengoa izango. Horren inguruko txostenik edo gurasoak konbentzitzeko zerbait non aurki dezakedan galdetzeko idazten dizuet.
Eskerrik asko
Egun on, Mertxe
Guk ez daukagu horrelako txostenik baina Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailera jotzen baduzu, bertan D ereduaren inguruko txostenak eta bestelakoak emango dizkizute.
Gure web gunean tresnak atalean, D bitamina. Aberastu bere heziketa! izeneko kanpainaren inguruko informazioa aurkituko duzu. Euskara zerbitzuek egitasmo hori garatzen dute D ereduak haurraren heziketari balio erantsia ematen diola adierazteko eta gurasoak euren seme-alabak D ereduan matrikulatzera animatzeko. Beharbada, zuen ikastetxeko gurasoei ere erakutsi ahal diezue Bizkaiko hainbat udalerritako gurasoei bidaltzen zaien gutun eta diptikoa.