Badago eguneroko bizimoduarekin bateragarria den irakaskuntza sistemaren bat?

Olga

Arratsalde on. Bi urteko alaba daukat eta bere hizkuntza euskara izatea nahi dut, baina nire euskara maila oso baxua da eta hobetu egin gura dut. Horretarako daukadan arazo nagusiena denbora falta da (umea, lana…). Badago eguneroko bizimoduarekin bateragarria den irakaskuntza sistemaren bat?

Eskerrik asko


Egun on, Olga. Euskaltegiek euskara Internet bidez ikasteko multimedia sistema eskaintzen dute eta zuretzat aurrez aurreko eskolak baino erosoagoa izan daiteke. Gainera, euskaltegi batzuetan gurasoentzat talde bereziak ere egoten dira. Dena den, zure udalerriko euskara zerbitzura hurbiltzea gomendatzen dizugu bertan eskaintzen dituzten zerbitzuen berri emango dizute eta. Bestela zure etxetik hurbilen dagoen euskaltegira ere hurbil zaitezke eta bertan zure beharrizanen araberako euskara ikasteko talde edota metodologiaren inguruko informazioa emango dizute. Besterik behar baduzu jar zaitez gurekin harremanetan. Ondo izan