Kaixo, MªCarmen naiz eta elorriotik idazten dut. Lehenego eta behin eskerrak eta zorionak egin duzuen lanagatik. Nire egoera aurkeztuko dizuet: euskera ikasten hari diren hiru gazteekin nago. 13 eta 19 urte bitartekoak. Denak atzerritarrak eta euskeraz ikasteko gogo askorekin. Momentu arte lortu dudan materiala gazteentzat edo oso helduentzat da. Erakargarria eta dibertigarria izan daitekeern materialik ba al duzue? Momentu eurekin euskararen erabilpena (betez ere ahozkoa) lantzen ari gara, ortografian eta gramatikan sartu barik. lagundu ahal didazue.?
Eskerrik asko
Kaixo Mª Carmen:
Euskaltegietan aspaldi erabiltzen ari dira AISA izeneko materiala, bereziki etorkinentzat prestatutakoa. Ahozkoa lantzeaz gain, beste gaitasunak ere lantzen dira bertan, baina zuk nahi duzuna aukeratu ahal izango duzu, baliozkoak zaizkizun ariketak/ekintzak baino ez eginez. Aipatutako materiala honako web orrian duzu erabilgarri:
Badaezpada lotura ezin duzun zabaldu hona hemen bertara heltzeko urratsak:
Ikasbil.net-en sartu, sakatu goian, beltzez dagoen lerroan, BALIABIDEAK, ESKULIBURUAK gainean sakatu eta XEDE BEREZIETARAKOAK sakatu eta hor lehena AISA izango da. Bertan materiala izango duzu erabilgarri.
Azkenik, eskumaldean goian Bilatzailea jartzen duen bigarren zatian AISA ipini eta informazioa aterako zaizu.
Horrez gain, interesgarria izan ahal zaizue www.hiru.com/e-ikasi web gunean dagoen euskara ikasteko ikastaroa.
Beste barik, espero dut bidalitakoa baliagarria izatea.
Ondo izan