Giltzak

gomendioak zalantzak1Gure seme-alabek euskara ikas dezaten zein da giltza? Gurasoak. Etxea da hizkuntzak transmititzeko bide naturalena eta eraginkorrena. Seme-alabek euskara ondo ikastea nahi badugu, abiapunturik onena jaiotzen direnetik etxean euskara eskaintzea da. Etxean euskara jasotzen duten haurrek euskaraz erraz arituko dira.

Euskara ondo ikastera begira, eskolak ere zerikusia izango du. Eskolak euskararen ezagutza landuko du eta erabileran ere eragingo du, zuen seme-alabei euskara erabil dezaten lagunduko diete eskolatik. Gainera, etxean euskara eskaintzen badiezue eta eskolan ere nagusiki euskara jasotzen badute, euskara ondo ikasteaz gain gaztelania ere ondo ikasiko dute. Ikusi hemen azken 6 urtetako aurrematrikulazio-datuak.

gomendioak zalantzak2Bizi garen testuinguruan gaztelania da hizkuntzarik indartsuena: kalean presentzia handiena duena, komunikabideetan leku gehien duena, erreferente gehien eskaintzen dituena... Beraz, gaztelania ikasteko nahiko bide izango dituzte.

Gurasoak giltza gara seme-alaben hizkuntza ohiturei begira. Euskara ikastera begira giltza garen neurrian, hizkuntza-ohiturei begira ere gurasook eragin handia dugu. Gauza bat da hizkuntzak ondo ikastea eta bestea da zer egiten dugun hizkuntza horiekin: axola al zaigu zein hizkuntza erabiltzen duten edo erabiliko duten gure seme-alabek lagunartean? Gaur egun eta baita etorkizunean ere hainbat harreman euskaraz izatea nahi al dugu?

Guk ezin dugu erabaki gure seme-alabek zein hizkuntza-ohitura izango duten, baina asko lagundu diezaiekegu. Eskolak izan dezakeen eragina baino handiagoa da gurasoona, ezin dugu pisu guztia eskolaren gain utzi. Hizkuntza-ohituretan eragin nahi badugu, jaiotzen direnetik zenbait jokabide zaindu behar dugu.

Umeen hizkuntza-ohituretan eragin nahi badugu, zenbait jokabide zaindu behar ditugu jaiotzen direnetik. Eta badakigunez bide hori erraza ez dela, lagungarri izango zaizkizun hainbat iradokizun aurkituko dituzu hemen edota goiko gomendioak eta jolasak atalean.