“D” ereduan ikasteko zentroak indautxun?

Iñaki

Kaixo, Aurten bi urte egingo duen alaba dut. Bilbon, Indautxu barrutian bizi gara. D ereduan matrikulatu nahi dugu gure alaba, baina ez gaude ziur non. Badakizue Indautxu inguruan ze zentroak duten D eredua? Zentroetan sartzeko baldintzak jakin nahi nituzke.

Eskerrik asko


Egun on, Iñaki:
Indautxu aldeko barrutian ondorengoak dira D eredua eskaintzen duten ikastetxeak, azken orduko aldaketarik egon ez bada:

  • FELIX SERRANO herri ikastetxea / Manuel Allende, 28 Tf.: 944211940
  • SANCHEZ MARCOS herri ikastetxea / General Concha, 18 Tf.: 944218573
  • KARMENGO ikastola / Simon Bolivar, 4 Tf.: 944444887
  • IPARRAGIRRE eskolaurrea / Iparragire, 58 Tf.: 944434888
  • JESUITAK ikastetxea / Dr. Areilza, 32 Tf.: 944271818

Beste barik, ondo izan