“D” ereduan ikasteko Bilbon?

Leire

Bilboko hainbat ikastetxe pribatutan begiratu dugu eta gehienak A eta B eredua baino ez dute eskaintzen eta oso gutxik D eredua. Ez dakit aukerarik izango duzuen D eredua eskaintzen duten Bilboko edota inguruetako ikastetxeen zerrendaren bat bidaltzeko. Eskerrik asko.


Egun on, Leire

Sartu zaitez www.bilbao.net helbidean, beheko aldean ezkerraldean ageri den Clik batetara izeneko atalean “Hezkuntza Bilbon barrutiz barruti” sakatu eta bertan ikastetxeei buruzko informazio guztia aurkituko duzu, argazkiak barne. Udaleko Hezkuntza sailak jakinarazi digu informazio hori iazkoa dela baina ez dagoela aldaketa nabarmenik.

Beste barik,

Ondo izan