Haurdun nago eta zuen materiala nahi dut.

Marijo

Egun on. Nire izena Marijo da eta haurdun nago. Umeak euskaraz hezteko duzuen materiala eskuratu nahiko nuke. Liburu edota CDren bat duzuela ikusi dut… Zer egin behar dut eskuratzeko? Horrez gain, badaukazue material gehiago eskuratzeko dokumentazio zentrorik edota materiala lortzeko aholkurik (umeentzako hiztegia, euskarazko musika, jokoak…)?

Mila esker.


Egun on, Marijo. Bilboko Udaleko Euskara Zerbitzuak adierazi digu aipatzen dituzun liburuxka eta CDa (KU-KU) zeure etxean jasoko dituzula umea jaio osteko asteetan. Dena den, zuretzat interesgarria izan daitekeen material gehiago ere badutela esan digute eta zure helbidea ematen badiguzu etxean jasoko duzu. Eskerrik asko zure interesagatik. Ondo izan