Euskara ikasten ari naiz, euskeraz egin behar diot semeari?

Antonia

18 hilabeteko semearekin bi hizkuntzatan hitz egiten dut, baina euskaraz dudan maila ez da oso altua, euskaltegiko 5.urratsaren parekidea da. Hori dela eta, ez dakit gazteleraz soilik hitz egitea aukera hobea den ala orain arteko bidean sakondu behar dudan. Nire senarrak gazteleraz hitz egiten dio, eta haurtzaindegian euskaraz.

Eskerrik asko


Antonia agurgarria,

Oinarrizko jakintza izan arren, euskaraz hitz egitea gomendatzen dizugu. Izan ere, komunikazioa oztopatzen ez duen bitartean dakizuna erabiltzea onuragarria da. Honen harira webgunean bertan, gaztelerazko bertsioan, ondoko loturan duzun edukia gomendatzen dizugu Consejos>Dudas frecuentes. Atal honetan zure zalantzak argitzeko lagungarriak suertatu ahal zaizkizun tresna eta urratsak dituzu.

Erantzuna baliagarria zaizulakoan jaso ezazu agur bero bat