Ku-Ku materiala lortzerik badago?

Nahia

Kaixo. Jakin nahiko nuke zelan lor dezakedan Ku-ku jatorrizko gida. 23 hilabeteko umetxoa daukagu eta eskertuko genizueke honi buruzko informazioa ematea.

Zein udalerritan bizi zara? Galdera hau egiten dizugu gida bera Bizkaiko zenbait udalerrik banatzen duelako eta hauetako bat edo baten bizi bazara zure Udaleko Euskara Zerbitzuan eska dezakezu. www.emangiltza.com webguneko tresnak atalean (ku-ku 2013.pdf) Ku-ku liburutxoa kontsulta dezakezu eta azken orrialdean ikusi ahal izango duzu ea zure udalerriak kanpainan parte hartu duen. Agur