Txiletik, euskara ikasi nahi dugu

Roxana

Kaixo! Webgune hau aurkitu nuen hasi berri dudan misio bati esker. Txilen bizi naiz, Hego Amerikan. Orain dela urte batzuk nire aitonari (zendu dena jada) hitzeman nion gure familiak euskaraz hitz egingo zuela berriro ere. Zail samarra izan da hori orain arte, ordea. Nire nebak eta biok 22 eta 24 urte ditugu, hurrenez hurren. Euskara ikasten hasi nahi dugu gure aitona ondratu nahian. Zuen ustetan zelan egin diezaiokegu aurre erronka honi? Izan ere, pertsona helduak garen aldetik euskara ikastea gehiago kostatuko zaigula uste dut. Ez dakigu zein izan daitekeen modurik egokiena. Alde batetik, YouTuben dauden haurrentzako bideoak, abestiak eta jolasak balia ditzakegu, entretenigarriagoak baitira hauek eta ikaskuntza erraztuko lukete. Beste alde batetik, ikastaro formal batean har dezakegu parte, liburu eta irakasleekin. Hala ere, gure hirian horrelako ikastarorik ematen ez denez, oso zaila izango litzateke azken aukera hau. Zelan ikas dezakegu euskara pertsona helduak izanda? Zelan ikasi euskaraz hitz egiten ez bagara euskaraz inguraturik bizi, ez badaukagu aukerarik euskal hiztunekin bizitzeko eta berba egiteko? Ikasi ahal izango dugu ala alferreko lana izango da? Esadazue zer uste duzuen, mesedez. Eskerrik asko aldez aurretik. Roxana Aedo.

Arratsalde on, Roxana.

Euskara online ikasteko www.hiru.com webgunea gomendatu nahi dizugu. Bai Santiagon (www.euzkoetxeachile.cl) baita ViƱa del Marren ere (www.euskoetxea.cl) Euskal Etxe bana aurkituko duzu, oso lagungarriak izan daitezkeenak zure helburua lortze aldera.

Ondo izan