Sorgina Txirulina
eta galdutako hitzak

Hitz galduen bila abentura.

 

 

Abenturaz gozatu!

"Sorgina Txirulina eta galdutako hitzak"
Bideo osoa.

Imajinatzen duzu
egun batean komunikatzeko gaitasuna
galduko bazenu?

Sorgina Txirulina basoan barneratuko da galdutako hitzen bila. Bere bidean, izaki mitologikoekin, abestiekin eta erronka txikiekin egingo du topo; horiei esker, bere hitzak berreskuratzeaz gain, berauek erabiltzeko konfiantza ere berreskuratuko du.

 

Imajinatzen duzu
egun batean komunikatzeko gaitasuna
galduko bazenu?

Sorgina Txirulina basoan barneratuko da galdutako hitzen bila. Bere bidean, izaki mitologikoekin, abestiekin eta erronka txikiekin egingo du topo; horiei esker, bere hitzak berreskuratzeaz gain, berauek erabiltzeko konfiantza ere berreskuratuko du.

 

1. atala

Arbola

Erronka handi baten
aurrean zaudenean,

hasi ibiltzen

Sorgina Txirulinak bere hitzak galdu ditu eta ez daki nola berreskuratu. Basoko zuhaitz handi eta jakintsuek erakutsiko diote bidaia oro lehen urratsarekin hasten dela.

Zer esango ote dio zuhaitzak gure sorginari?

2. atala

Basajaun

…eta gauza handiak
lortzeko kontu

txikietatik
hasten bagara?

Basajaunek, sekretu bat kontatuko dio Sorgina Txirulinari: batzuetan, erronkak handiegiak iruditzen zaizkigu, baina kontu txikietatik hasten bagara dena errazagoa da.

Beraz, dakizuna erabili eta SAIATU

3. atala

Iratxo

…eta euskara ikastea

jolasa bada?

Basoan izaki maitagarria bizi da: Iratxoa.
Berarentzat dena jolas hutsa da. Sorgina Txirulinaren hitzak hartu eta Tak!

Iratxoren magia ikusi nahi?

4. atala

Haizea

...eta akatsak eginez

ikasten badugu?

Gure sorgina esaldiak sortzen hasi da, baina hanka sartzeko beldur da. Hasieran oker dagoen hori, ia konturatu gabe, bere onera doa, haizeak mugituko balu bezala. 

Akatsak eginez ikasten dugu eta!

5. atala

Harkaitza

eta txikia edo zaharra izatea

arazoa ez bada?

Harkaitz erraldoi batek bidea oztopatuko dio Sorginari. Bera txikia da eta harkaitza izugarria, baina zuk emanez eta nik hartuz —eta alderantziz— oso gora hel gaitezke.

Hitzak partekatzeko dira eta!

6. atala

Bertsoa

Altxor ederrena,

maitasunez landu

Iritsi gara bidaiaren amaierara! Sorgina Txirulinak bere hitz guztiak berreskuratu ditu. Orain badaki nola elkartu, nola partekatu eta nola bihurtu abesti eder. 

Entzun eta ikasi gure kanta!

Sorgina Txirulinaren beste abentura bat ikusi nahi duzu?

Sorgina Txirulina eta

kutxa magikoaren sekretua

 

"

Zer egongo ote da kutxa magiko honen barruan?

Sorgina Txirulinak ipuin baten bitartez familia transmisioak zein hizkuntza-ohiturek daukaten garrantzia azpimarratzen du.

Ipuina ikusi!

"Sorgina Txirulina eta kutxa magikoaren sekretua"