Sorgina Txirulina
eta galdutako hitzak
Hitz galduen bila abentura.
Abenturaz gozatu!
"Sorgina Txirulina eta galdutako hitzak"
Bideo osoa.
Imajinatzen duzu
egun batean komunikatzeko gaitasuna
galduko bazenu?
Sorgina Txirulina basoan barneratuko da galdutako hitzen bila. Bere bidean, izaki mitologikoekin, abestiekin eta erronka txikiekin egingo du topo; horiei esker, bere hitzak berreskuratzeaz gain, berauek erabiltzeko konfiantza ere berreskuratuko du.
Imajinatzen duzu
egun batean komunikatzeko gaitasuna
galduko bazenu?
Sorgina Txirulina basoan barneratuko da galdutako hitzen bila. Bere bidean, izaki mitologikoekin, abestiekin eta erronka txikiekin egingo du topo; horiei esker, bere hitzak berreskuratzeaz gain, berauek erabiltzeko konfiantza ere berreskuratuko du.
1. atala
Arbola
Erronka handi baten
aurrean zaudenean,
hasi ibiltzen
Sorgina Txirulinak bere hitzak galdu ditu eta ez daki nola berreskuratu. Basoko zuhaitz handi eta jakintsuek erakutsiko diote bidaia oro lehen urratsarekin hasten dela.
Zer esango ote dio zuhaitzak gure sorginari?
2. atala
Basajaun
…eta gauza handiak
lortzeko kontu
txikietatik
hasten bagara?
Basajaunek, sekretu bat kontatuko dio Sorgina Txirulinari: batzuetan, erronkak handiegiak iruditzen zaizkigu, baina kontu txikietatik hasten bagara dena errazagoa da.
Beraz, dakizuna erabili eta SAIATU
4. atala
Haizea
...eta akatsak eginez
ikasten badugu?
Gure sorgina esaldiak sortzen hasi da, baina hanka sartzeko beldur da. Hasieran oker dagoen hori, ia konturatu gabe, bere onera doa, haizeak mugituko balu bezala.
Akatsak eginez ikasten dugu eta!
5. atala
Harkaitza
eta txikia edo zaharra izatea
arazoa ez bada?
Harkaitz erraldoi batek bidea oztopatuko dio Sorginari. Bera txikia da eta harkaitza izugarria, baina zuk emanez eta nik hartuz —eta alderantziz— oso gora hel gaitezke.
Hitzak partekatzeko dira eta!
Sorgina Txirulinaren beste abentura bat ikusi nahi duzu?
Sorgina Txirulina eta
kutxa magikoaren sekretua
Zer egongo ote da kutxa magiko honen barruan?
Sorgina Txirulinak ipuin baten bitartez familia transmisioak zein hizkuntza-ohiturek daukaten garrantzia azpimarratzen du.
Ipuina ikusi!
"Sorgina Txirulina eta kutxa magikoaren sekretua"





