Ku-ku!
Ku-ku aplikazioa seme-alabak eleaniztasunean hezitu nahi dituzten familiei laguntza emateko tresna bat da.
Umeek hizkuntza bat baino gehiago ikas dezakete modu naturalean. Beste edozein abilezia bezalaxe, ondo moldatzeko, praktikatu egin behar da, eta zeregin horretan familien laguntza ezinbestekoa da.
Umeentzat erraza da euskara ikastea.
Jolastean, lege oharren baldintzak onartzen dituzu.
Pedagogiko eta dibertigarria den material honek bi atal ditu:
1. Haurrentzako atala
Gurekin jolastu nahi al duzu?
Umeek sarrerako pantailan aukeratu beharko dute jolasa. Pertsonaia bakoitzak jolas bat du gustuko. Horren arabera, umeek norekin jolastu nahi duten erabaki beharko dute.
Jolas bakoitzak maila ezberdinak ditu eta nahi beste aldiz errepikatu daiteke. Gainera, jolasten dauden bitartean euskara lantzeko aukera izango dute.
.
2. Familientzako atala
Eman euskara seme-alabei!
Atal honetan familientzako tresna baliagarriak aurkituko dituzu:
-
- Umearen hizkuntza trebetasunaren garapen prozesua.
- Eleaniztasunean hezteak sortzen dituen kezken edota galderen erantzunak.
- Hiztegi laburra.
- Lokuzioen bidez esamoldeak ikasteko aukera
- Umeekin hitz egitean egiten ditugun ohiko akatsak zuzentzeko ariketak.
- Jolasak.
- Abestiak.
- …
.

