Txiletik, euskara ikasi nahi dugu

Kaixo! Webgune hau aurkitu nuen hasi berri dudan misio bati esker. Txilen bizi naiz, Hego Amerikan. Orain dela urte batzuk nire aitonari (zendu dena jada) hitzeman nion gure familiak euskaraz hitz egingo zuela berriro ere. Zail samarra izan da hori orain arte, ordea....

Ku-Ku materiala lortzerik badago?

Kaixo. Jakin nahiko nuke zelan lor dezakedan Ku-ku jatorrizko gida. 23 hilabeteko umetxoa daukagu eta eskertuko genizueke honi buruzko informazioa ematea. Zein udalerritan bizi zara? Galdera hau egiten dizugu gida bera Bizkaiko zenbait udalerrik banatzen duelako eta...

Euskara ikasten ari naiz, euskeraz egin behar diot semeari?

18 hilabeteko semearekin bi hizkuntzatan hitz egiten dut, baina euskaraz dudan maila ez da oso altua, euskaltegiko 5.urratsaren parekidea da. Hori dela eta, ez dakit gazteleraz soilik hitz egitea aukera hobea den ala orain arteko bidean sakondu behar dudan. Nire...

Emangiltza proiektuan parte hartzeko erabakia norena da?

Zeren araberakoa da udalerri batek Eman Giltza! kanpainan parte hartzea ala ez? Zergatik Barakaldo ez dago kanpainaren barne? Arratsalde on, Adela. Udalerriek eurek erabakitzen dute Eman Giltza! kanpainan parte hartu nahi duten ala ez. Hala eta guztiz ere, animatu...

“D” eredura aldatzea

Egun on, Gure umea B ereduko ikastetxean dabil. Egia esateko ia D eredua da (irakurmena eta idazmena euskaraz egiten dute). Horrez gain, Zuiako (Murgia) Udaleko zinegotzia naiz. Guraso talde batek eta Udalak ikastetxea D eredukoa izatea nahi dugu. Horretarako, Udal...